Errege Kopako finala: FC BARCELONA - ATHLETIC CLUB

Errege Kopako finala: Athletic hiriaren buruzko informazio guztia

Non dago, nola heldu, zer egingo da... jakin behar duzun guztia kontatzen dizugu Athletic hiriari buruz

Athletic Hiria, Montjuiceko iturrien alboan egongo da, FC Barcelonaren Fan Zona, berriz, Diagonal hiribidearen amaieran, 'Zona Universitària', zehazki

Athletic Hiria, Montjuiceko iturrien alboan egongo da, FC Barcelonaren Fan Zona, Unibertsitateen aldean / sport

I. Zarrabeitia / T.Juanmartí

Non dago Fan Zona? 

Zehazki, Athletic-en Fan Zona hiru plazek osatuko dute: Carles Buigas, Josep Puig i Cadafalch eta de les Cascades, Montjuic-eko iturrien ondoan egongo da, 20.000 metro karratuko espazio bat sortuz.

Nola heldu? 

-Plaça Catalunya-tik: Metroko 1 eta 3(gorria eta berdea) linien bidez. 1. linea, 'Catalunya' geralekuan hartzen da, Bellvitgeko ospitalerako norabidea hartu eta 'Espanya'-n jaitsi, laugarren geltokia da eta hamar bat minutuko iraupena dauka bidaiak. 3. linearekin, 'Catalunya' geltokian hartu eta Zona Universitària noranzkoan, geltoki berdinean jaitsi ('Espanya'-n). Autobusen kasuan, aukera anitz daude, H16, L94 edo L95 (horiak). Zalantzaren bat izatekotan, Generalitatearen web gunean kontsulta daiteke biderik onena.

-Prat-eko aireportutik: Aerobusa Plaza España-raino zuzenean doa. Beste aukera bat RENFE hartzea izango litzateke, T2-tik Sants-eko geltokiraino.

-Sants-eko geltokitik: Metroan, 3. linea (berdea) Trinitat Nova noranzkoan 'Espanya' geltokiraino, bi geraleku besterik ez dira. Hala ere, oinez ere joan zaitezke, 10 minutu besterik ez baitira.

Zer egongo da?

Zortzi barra egongo dira bertan jan zein edateko, kontzertuentzat eszenatoki bat, bi pantaila erraldoi partidua ikusteko eta Athletic-en denda ofizial bat.

Noiz irekiko da? 

Ostiralean, arratsaldeko 17.00etan.

Zein da egitaraua? 

Ondorengoa:

17:00:. Athletic Hiriaren irekiera. Pantailetan emankizunak.

18.00h: Pantailetan Spot-ak & Widget Flowics

19.30h: The Bon Scott Band

20.30h: Gatibu

21.30h: Inaugurazio ofiziala

22.00h: Danko Jones

23.30h: Dj-ak

01.00h: Itxiera

Larunbata, Maiatzak 30

10:30h: Athletic Hiria. Pantailetan Spot-ak & Widget Flowics

11:00h: Pantailetan emankizunak

11:30: Zapantzarrak

14:00h: Zea Mays

15:00: Pantailetan emankizunak

17:00h: Pantailetan Spot-ak & Widget Flowics

18:15 Zelaira bidea zapantzarrekin eta bandera erraldoiarekin

20:00h Pantailetan Spot-ak & Widget Flowics

21:00h: Pantailetan emankizunak: partiduaren prebia eta Kopako finala

24:00h. Jai amaiera

Non dago Fan Zona? 

Zehazki, Athletic-en Fan Zona hiru plazek osatuko dute: Carles Buigas, Josep Puig i Cadafalch eta de les Cascades, Montjuic-eko iturrien ondoan egongo da, 20.000 metro karratuko espazio bat sortuz.